miércoles, 25 de mayo de 2016

Zaratari so!

"ZARATARI SO!" EKIMENA BURUTU DUTE LHKO 2. MAILAN

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek Agenda 21 ekimenak ikasturtean zehar abian izan duen zaratari aurre egiteko kanpainarekin bat egin dute. Teniseko pilotak apaindu dituzte aulkien hankatan jartzeko. Helburua aulkiak mugitzean sortzen den zarata ekiditea da.
Plentziako Errota-padel eta Torresoloko padel taldeei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek eman dizkigutelako LH2rako pilota guztiak.
Helburua, maila guztietara zabaltzen joatea da, guztiok ekimenarekin bat egiteko.
Ekimen hau familia, irakasle eta ikasleekin aurrera eramatea nahiko genuke guztiok zarataren kontzientzia hartzeko. Horretarako, zuen laguntza oso baliagarria izan daiteke!
NOLA LAGUNDU?
Etxeetan erabilita eta botatzeko dituzuen teniseko pilotak badituzue, ikastolara ekarri, idazkaritzan pilotak biltzeko kutxa bat jarri dugu denok zaratari so! esan dezagun.

 







laudioikastola

No hay comentarios:

Publicar un comentario